LA CONCHA

Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren mendebaldean dago, Kontxako badian. Urgull mendiak bereizten du ibaitik. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du. Hareazko substratua du eta sakontasun gutxikoa da.
Itsasgorek maiz hartzen dute jendeak erabili ohi duen eremuaren zati handi bat. Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok eta askok erabiltzen du.
Kontxa hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik, eta haraino joaten diren herri garraiobideak eta inguruetan dauden lurpeko aparkalekuak ere onak dira.

KURSAAL

Donostiako Kursaal Jauregia, Rafael Moneoren obra arkitektoniko ikusgarria da. Kantauri itsaso parean kokatuta, hiriko kultura eta kongresu aktibitateen erdigunea da eta urtero 300 ekintza eta 600.000 ikusle baino gehiago biltzen ditu.

JAZZALDIA

Esan liteke 1966tik urte hauetan guztietan ia jazz guztiak lekua izan duela Heineken Jazzaldiaren programazioan, estilo-aldaera guztiekin. 2.000 musikari baino gehiagok jo dute Donostian, askok behin baino gehiagotan, eta horien artean daude azken hamarkadetako jazzaren izar distiratsu guztiak. Beraz, Heineken Jazzaldiaren historia, jazz garaikidearen parean geratu da.

GUGGENHEIM

Arte moderno eta garaikideko museoa da, Bilbon (Bizkaia) kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du museoa, eta munduan beste bost museo dauzka.[2] Juan Ignacio Vidarte da zuzendaria.

PALACIO EUSKALDUNA

Euskalduna Jauregia Bilboko musika gune handiena da gaur egun, bai eta kongresu edo biltzarren bilgunea ere. Bilbao Orkestra Sinfonikoak egoitza bertan dauka.
Musika motari dagokionez, batik bat opera, musika klasikoa, zarzuela eta musika modernoa eta etnikoa eskaintzen dute bertan. Horretaz gain, antzerkia eta dantza emanaldiak ere ikusgai daude urte osoan zehar. Guztira bost areto, tamainan ezberdinak, ditu biltzar jauregiak, handienak 2200 pertsona har ditzake gehienez eta txikienak 200 pertsona.

ASTE NAGUSIA

Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.
Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen eskariz asmatutako pertsonaia. 'Badator Mari Jaia' da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak,(abuztuaren 15)a, horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero..
Itziar geldiarazteko Santiagoko ibilbidea puntu bat da. Kanala hotel ostatua atseden duzu eta janaria emango.

DEBA

Santiago hondartza Zumaiako kanpoaldean dago, Urola ibaiaren bokaleko paduren eta Getariara doan N-634 errepidearen artean.
Hondartza handia da; luzeran 350 metro ditu eta zabaleran, berriz, 175 metro. Familiarekin edota lagunartean egun pasa joateko leku aparta da. Inguruan gune berdeak daude, eta haurrentzako jolasak eta taberna aurki ditzakegu bertan.
Gainera, instalazio onak ditu, dutxak eta komunak esaterako, eta autoa uzteko tokia dago errepidearen ondoan.
Itsasoa bare egon ohi da Santiago hondartzan baina, tarteka, olatuek zertxobait astintzen dute. Inguru eder eta lasai honetan uretako hainbat kirol egiteko aukera izango du bisitariak, windsurfa eta piraguismoa, besteak beste. Pedaloak alokatzeko aukera ere badute itsasoan paseo eder batez gozatu nahi dutenek.

SAKONETA

Sakoneta Itziarko hondartza da, Deba udalerrian, Sakoneta eta Arantzako Portua haitzen artean dagoena. Euskal Kostaldeko Geoparkeko mendebaleko muturra da, Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea bisitatzeko bidea hasteko edota amaitzeko abiapuntua izanda.
Hondartzan inguruko amildegitik etorritako harriak ditu. Nudismoa egiten dute han.

ITZURUN

Gipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flish izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia.
Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez.
Gainera, oso instalazio erosoak ditu, dutxak, komun publikoak eta eguzki-oihalak jartzeko gunea, besteak beste. Horrez gain, taberna bat dago hondartzaren alboan (uda sasoian bazkariak ematen dituzte) eta, metro gutxira, berriz, ikuspegi zoragarriak dituen talasoterapia zentro bat.

LOIOLA

Loiolako Santutegia Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen arkitektura barrokoko santutegi eta basilika da. XVII. mendean hasi zen eraikitzen San Ignazio Loiolakoaren omenez, haren jaiotetxearen inguruan. Hiru Tenpluen Ibilbideko elizetako bat da.
Carlo Fontana arkitekto erromatarrak diseinatu zuen eraikina eta hainbat arkitekto gipuzkoarrek eraldatu eta eraiki zuten, Inazio Ibero horien artean.

EKAINGO HAITZULOA

Ekaingo haitzuloa, Madalen Aldiko labarretako pinturengatik ezaguna, Euskal Herrian aurkitzen da, Bizkaiko Golkoaren historiaurreko haitzulo multzoaren barnean.
Ekain Fundazioak (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Zestoako Udala) jatorrizko santutegia hobeto kontserbatzeko eta bere kultura ondasuna arriskuan jarri gabe, kopia bat egiten ari da Sastarrain haranaren sarreran.

ITZIAR

Erakarpen erlijioso handikoa, Santutegi honen influentzia kostalde osora zabaldu du 1294. urtean Itziar herri gisa osatu zenetik.
Aspaldikoa da oso Eliza, XVI. mendean berriztatu zen arren.
Nabe bakarrekoa eta bitarteko zutaberik gabea. Zutabeek Zabaleta-neurri berezia dute, hiru zati laukizuzenetan banatua dago. XIII edo XIV. Mendean eliza bat eraiki zela pentsatzeko arrazoiak daude. Eliza horrek dorre adosatua zuen, eta oraindik ere elizaren aztarna ugari mantentzen dira: horren adierazgarri dira mendebaldeko hormako lehio itsuak eta dorreoren arku zorrotza. Santa Mariari eskainia da eta aipatzekoa da barruan duen Amabirjinaren irudia eta XVI. Mendean Andres de Araozek eginiko egurrezko erretaula bikaina, arte platereskoari dagokion ale garrantzaitsua. Erretaula honetan Ama Birjinaren bizitza irudikatzen da ebanjelioen arabera.

AIZA HAITZULOA

Pagatza baserritik hurbil, sakonune batean, Aizako haitzuloa eta dolina daude. Leize honek 12 km baino gehiago ditu eta Euskal Herriko handienetakoa kontsideratzen da.
Dolina hauek jasotako urek mikroklima ia tropikala dute; leizezulo honetako ahotik sartu eta berriro Deba ibaira iristen da ura burdinezko trenzubiaren parean

OTARRE

Otarre gailurretik inguruko bista ezin hobeetaz disfruta dezake bisitariak, alde batetik inguruko mendiak, (Aralar, Txindoki, Aizkorri, Karakate, Urko e.a.) eta bestetik Azkoitiko bailara eta bertako auzoak (Martitte, Urrategi) ikusgai dituelarik.

LASTURKO HARANA

Debako udalerrian kokaturik dagoen Lasturko bailara, bailara itsu,liluragarri eta luzea da, jatorri Karstikoa duena eta luzerari dagokionez,gutxi gora behera, hiru kilometro eta erdi dituena.
Lasturko bailararen jatorria eta formazioa lurzoru karstikoaren higadurari dagokio,horrek dolinen zabalkuntza ekarri zuelarik (lurzoruen hondorapen zirkularrak), eta baita isurtegi, ur-soburu, koba eta hainbat leizeenak ere.