BISTA ZORAGARRIAK ITSASOAREN ETA MENDIEN ARTEAN
Familiako hotel xarmagarria, iparraldeko Donejakue bidean kokatua Flyschetik metro gutxi batzuetara, Deba, Sakoneta edo Itzurun hondartzek eta Lasturko haraneko hainbat kobazulok eta gailurrek inguratua. Naturaguneak ematen duen lasaitasun osoarekin. Mota guztietako bilerak egiteko espazioak dauzkagu, eta familian egiteko ihesaldi-katalogo zabala.
12 logela dauzkagu, batzuk itsasora eta beste batzuk mendira begira, eta jatetxe handi bat ere badugu, sukaldaritza tradizionala eskaintzen duena abangoardiako ukituekin eta urte-sasoiko produktuekin. Terraza zabal bat ere badugu, aire zabalean gustura egoteko aproposa, baita aparkaleku pribatu bat ere. Gozatu aparteko esperientzia batez.
Terraza Itsasora begira
Gure terrazatik, Kantauri itsasoa eta gure inguruetako mendiak ikusteko aukera izango duzu.