Datuak tratatzeko arduraduna
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak tratatzeko arduraduna honako hau izango dela:
- KANALA HOTELA. IFK: B-75.186.684
- Itziar Industrialdea, 2, 20829 Itziar, Gipuzkoa
- 943 199 035 / hotelkanala@hotelkanala.com
Datuak zertarako tratatuko diren
Kanala Hotelean, ematen diguzun informazioa zuk eskatutako zerbitzua emateko tratatzen dugu. Halaber, komunikaziorako, merkataritza-prospekziorako eta publizitatea bidaltzeko erabil ditzakegu zure datuak.
Datuen kontserbazioa
Merkataritza-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira datuak, edo bestela, datu-bilketaren xedea betetzetik eratorritako erantzukizunei erantzuteko zein lege-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den denboran.
Hirugarrenei lagatzea
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, lege-betebeharren bat tartean dagoenean izan ezik.
Eskubideak
Kanala Hotelean zure datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen jakiteko eskubidea duzu, eta beraz, datuetan sartzeko, datuak zuzendu eta kentzeko, eramangarritasuneko, datuen aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko zure eskubideak balia ditzakezu Kanala Hotelaren aurrean (Itziar Industrialdea, 2, 20829 Itziar, Gipuzkoa), edo hotelkanala@hotelkanala.com helbide elektronikoan, zure NANaren edo dokumentu baliokidearen kopia erantsiz. Ildo horretan, eta zure eskubideak baliatzeko garaian oso pozik geratu ez bazara, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu kontrol-agintaritza nazionalaren aurrean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara joz: Jorge Juan, 6 – 28001 Madrid.